XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LIBURU ETA DISKA DENDA INDEPENDIENTEEN ELKARTEA

Pentsa zitekeen bezala Extrapolen etorrera ez dute denek begi onez ikusi, bereziki liburu eta diska denda independienteek.

Kultur gunea idekitzeko egunean berean presentatu dute beren elkarte berria, helburua argia dute: kultur saileko lehiaketa honetan elgarrekin buru egin.

Baionan badira gaur egun zortzi liburu eta lau diska denda.

Nola ideki den Extrapole abendo honetan, urtea barne idekiko da Mega denda salduko duena % 20 euskal gai baina % 80 kultur gai orokor.

Bestalde BAB-2 gunean kultur gune bat idekitzeko xedea du FNAC liburutegi sozietate ezagutuak.

Independienteek azpimarratzen dute Pauen hamar urte barne hetsi direla 13 liburudenda partikular.

Hori guzia ikusiz independienteek bermatu nahi dute hiru sailetan.

Lehenik ongi zainduko dute Extrapole idekitzearekin liburuen prezioa arautzen duen LANG legea ongi errespetatua ote den.

Aldizkari bat ateratzen dute Itinéraire Bis deitua, hiru hilabetetarik proposatuko ditu saltegi partikular horietako berrikuntzak.

Hasiak dira serioski so egiten Errobiko kaserna horretara: horko bastiza zahar bat hartu, hiriaren laguntzarekin antolatu eta independiente guziei hor leku bat eskaini hona zer duten gogoan.

Auzapezarekin mintzatu beharrak dira horretaz egun hauetan.